idp      iscreb

Modalitat d'impartició
Virtual
ECTS
24
Preu
  • Matrikulazioko tasak (seihileko bakoitzeko) 18 €
  • Kreditu bat ECTS ISCREB birtuala DECA (ohiko, gonbidatu eta ohiz kanpokoa) 48 €
  • Egiaztagiria 28 €
Matrícula

2024-25 ikasturteko ikasketa birtualetarako matrikula irekita egongo da 2024ko irailaren 6tik 26era bitartean  (lehen seihilekorako), eta 2025ko otsailaren 1etik  13ra  (bigarren seihilekorako).

  • Presentació

    Apezpiku-Konferentzia da emandako eskumenak dauzkan organoa profila eta baldintzak ezartzeko, erlijioko maisu eta irakasle tituluak lortze aldera. Hori horrela, hauxe behar da bereizi:

    Espainiako Apezpiku-Konferentziaren LXXXIX. Osoko Batzarreko (2007ko apirilaren 27a) erabakiaren bidez, Administrazio publikoak norbait erlijio katolikoko irakasle izendatu dezan beharrezkoa da honako baldintza hauek biltzea: Irakaskuntza eta Katekesiko Apezpiku-Batzordeak egindako Gaitasun Akademikoko Eliza-Deklarazioa (DECA) edukitzea, erlijio-eskolak emango dituen elizbarrutiko Ordinarioaren aldetik Egokitasuneko Eliza-Deklarazioa (DEI) lortu izana, eta irakasle trebe eta egoki gisa aipatu elizbarrutiko Ordinarioak aukeratu izana (missio canonica).

    Cf. Eskakizunak arautegia ezartzeko Gaitasun Akademikoko Eliza-Deklarazioari buruz (DECA), ikastetxeetan eta beste instituzioetan

    ISCREB lagundu egiten dio erlijio katolikoko maisu eta irakasleen heziketari, eta horretarako beharrezko kredituak eskaintzen ditu, hots, DECA (Gaitasun Akademikoko Eliza-Deklarazioa) lortzeko gainditu behar direnak, Espainiako Apezpiku-Konferentziak ezarritako irizpideen arabera. Tituluokin egiaztatzen da oinarrizko ezaguera eta estrategiak edukitzea, jakintza horrexek ematen baitu benetako gaitasuna Elizako zerbitzu horretan ongi jarduteko.

  • Destinataris

    Heziketa eskaintza horretan lehentasunezko jasotzaile dira, alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako maisuak eta, bestetik, heziketa osatu nahi duten graduatuak, erlijio eskolak eman ahal izateko asmoz. Edozelan ere, heziketa hori interesgarria izan daiteke benetan hainbat lagunentzat, besteak beste: hezkuntza eremutik ezaguerak gaurkotu nahi dutenak kristau egintzari dagokionez, edota baita lehen talde horretan ez dauden arren, kristau federa modu sintetiko eta globalean hurbildu gura dutenak ere.

Baldintzak: ezinbestekoa da Irakasle-ikasketako titulua edukitzea (edozein espezialitatetan). DECA lortzeko 24 ECTS ikasi beharko dira.

Aukera izango du ikasleak matrikulatzeko Ebanjelioaren arabera bizitzea ikasgaian, lehenago gainditu baldin badu Jesusen Berri ona deritzana.                            

2017-18 ikasturtean programatu zen topaketa presentzialen egutegi espezifiko bat Lehen Hezkuntzako DECAko ikasleentzat, ikasgaien jarraipena hobetzeko asmoz (ikus bedi egutegia). Seihilekoa amaitzean, burutu egingo da balioztatze presentzialeko proba bat, seihilekoan zehar lortutako ikasketak balioeste aldera.

Matrikulatzeko denboraldiak
2020-21 ikasturteko ikasketa birtualetarako matrikula irekita egongo da 2020ko irailaren 3tik 10era bitartean  (lehen seihilekorako), eta 2021ko otsailaren 1tik  16ra (bigarren seihilekorako).

Ikasleren batek nahi izanez gero, aukera izango du matrikula gauzatzeko bi seihilekoetarako irailean, eta horretarako kontuan eduki behar du beti zer xedatzen den atalean bateraezintasunei eta kreditu matrikulatuen mugari dagokienez.

Ikasleek matrikula gauzatu ahal izango dute webgunean aurkituko duten inskripzio formularioaren bidez : matricules.iscreb.org.

Xedatutako matrikulatze denboraldiak bukatu ostean, ez da ikaslerik onartuko ohiko edo ezohiko gisa, ez badago justifikatzen duen ziorik. Kasu horretan eskaria idatziz gauzatu beharko da. Matrikulatze denboraldia amaitutzat hartuta, ikasleek inskripzioa aldatu dezakete astebeteko epean.

Dokumentazioa
Agiri eskaneatuak, eta ez dute balio argazkiek.

Ikastetxean lehenago matrikulatutako ikasleak:

Dirua bankuan sartu izanaren frogagiria, ordaintzeko modalitate hori aukeratuz gero.
Sartu berri diren ohiko ikasleak:

 

Nortasun agiriaren fotokopia: NANa, NIE, pasaportea, etab.
Ikastetxean onartua izateko eskatzen diren ikasketen tituluaren fotokopia (edo frogagiria).
Agiri tamainako argazkia.
Dirua bankuan sartu izanaren frogagiria ordaintzeko modalitate hori aukeratuz gero.
Konpromiso-gutun sinatua, Agiri Akademikoetan aurkituko duzuena. 
 

Tasak
Matrikulazioko tasak (seihileko bakoitzeko)                                                                    17
Kreditu bat ECTS ISCREB birtuala DECA (ohiko, gonbidatu eta ohiz kanpokoa)         45
Egiaztagiria                                                                                                                    27