Logo

Deca en Euskera (Haur eta Lehen Hezkuntza)

Ebanjelioaren arabera bizitzea (Eliza, sakramentuak eta morala)

  • Titulación: Deca en Euskera
  • Modalidad: Iscreb Virtual
  • Semestre: Seihilekoa 2º | ECTS: 6
  • Área: | Periodo lectivo:
  • Profesorado: Dr. Angel María Unzueta |

Justificación

Gai honetan, kristau elkartearen eta bere kideen ordenamendua eta portaera aztertuko dira. Elizaren izaera eta bere misioa ezagutuz, bere indar guneak eta ahuleziak hobeto ulertzeko aukera emango dute ikasgaiek. Era berean, sakramentuek eta beren liturgiak eliz bizitzan duten garrantzia azpimarratuko da.

Requisitos y orientaciones previas

 Aurreko gaia – JESUS, BERRI ONA – eginda izatea.

 + Elizaren sorrera eta Jesusekiko lotura ulertu eta azaltzeko gauza izan.

+ Vatikanoko II. Kontzilioaren eklesiologiazko zutabeak ezagutu.

+ Ebanjelioan oinarritutako baloreak eta portaerak identifikatu.

+ Sakramentuen esanahia eta eragina landu.

+ Eukaristia eta Elizaren arteko lotura estua agertu.

+ Elizaren misioa bere gaurkotasunean adierazi.

+ Kristau elkartearen gaurko problematika aztertzeko gauza izan.

+ Aniztasuna onartzeko gauza izan.

 + Ebanjelioan oinarritutako irizpide moral nagusiak ezagutu.

+ Gaurko Elizaz eta bere dinamikaz jabetu.

+ Elizaren pluraltasuna eta batasuna alkarrekin lotzeko gauza izan.

+ Sakramentuen garrantzia kristau bizitzarako baloratu.

+ Liturgiaren zentzunaz ohartu.

+ Liturgia urtearen nondik norakoa ezagutu.

 1.   BIZIMODU EBANJELIKOA

1.1       Gaur egun sinestea

1.2       Fedearen bizitasuna

1.3       Itxaropena, ezinbesteko baliabidea

1.4       Zoriontasunak: zoriona dakarren maitasuna

 

2.   KRISTAU MORALAREN AZPIMARRAK

2.1.      Morala eta Jesusen atzetik jarraitzea

2.2.      Kontzientzia morala: kontu honen egoera

2.3.      Kontzientziari buruzko oinarri nagusiak

2.4.      Kontzientziaren bilakaera eta eraketa

 

3.   ELIZA ADEITSUA

3.1.      Topagunea eta bilaketarako bidea

3.2.      Eliz batzarraren nortasuna eta jatorria

3.3.      Bat, santu, katoliko eta apostolikoa

3.4.      Dohain anitz, zerbitzu anitz

3.5.      Maria, Jesusen ikaslea

 

4.   SAKRAMENTUEN IBILBIDEA

4.1. Sakramentuak eta beren ospakizuna

4.2. Bataioa eta Sendotza

4.3. Eukaristia

4.4. Gainerako sakramentuak

 

5.   KRISTAU OSPAKIZUNA

5.1.      Bizitza ospatu

5.2.      Liturgia batzarraren dinamika

5.3.      Liturgiaren erritmoak

5.4.      Keinu eta sinboloak ospakizunetan

 

6.   BERRI ONA ZABALDU

6.1.      Deituak eta bidaliak

6.2.      Bidalitako elkartea

6.3.      Ebanjelizatu

6.4.      Zer dela-eta zabaldu behar dugu Berri Ona?

 + Dokumentuen azterketa eta ulermena. Horretarako lagungarriak jardueretan agertzen diren galderak eta proposamenak dira.

+ Kasu batzuetan elkarrizketa eta eztabaida erabili ahal izango dira Foroan.

+ Irakaslearekin ere harremanetan jarri daiteke, noski, dudak eta galderak aurkezteko.

+ Ikasleen lanaren banaketa:

-       Irakurketa: %45

-       Idazlana: %35

-       Elkarrizketa: %10

-       Ikasgelako saio irekietan parte hartzea: %10

 Ebaluaketarako ondorengo alderdiak hartuko dira batez ere kontuan:

+ Jardueretako galderen erantzuna: % 50

+ Erantzunak eta lanak garaiz bidaltzea: % 20

+ Ikasgelako saio irekietan parte hartzea: %10

+ Azkeneko topaketako azterketa: % 20

Azkeneko azterketa gainditu egin behar da nota orokorra jaso ahal izateko.

 Elizen arteko Biblia,

Vatikanoko II. Kontzilioa: Konstituzioak, Dekretuak, Adierazpenak eta Dokumentu osagarriak, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo 2003.

Leonardo Boff, Los sacramentos de la vida, Sal Terrae, Santander 2008.

Xabier Larrañaga, Jainkoaren Eliza: gizakion salbamen-ibilbidea, Bilbo 2004.

Angel M. Unzueta, Jainkoaren Herria munduan erromes, Desclée de Brouwer, Bilbo 2006.